Hau bai dela tranparik gabeko trukua!: Umeen barruko unibertso ezkutua orri zati batean ikusgai!!

2007-12-04

PAPERA ETA MARGOAK ALDE ATERA UTZITA...

Oraingo egunetan papera eta margoak erabiltzen jarraitzen dira, baina gero eta indar gehiago lortzen ari dira beste material mota batzuk, hala nola, “pizarra magikoa” delakoa (ondoko irudia). Bertan boligrafo batekin marraz dezakete eta pantalla gabitzeko nahikoa da bertan dagoen zintatxo bat alde batetik bestera arrastatzea. Berriro zuri dago umeen marrazkien zain.

Betidanik umeek marraztu egin dute lurrean klarionak erabiliz. Leku batzuetan, adibidez, nire auzoko parke batean debekatu egin zen orain dela 3 urte lurrean klarionaz margoztea auzokideen kexken ondorioz, zikinkeria bat zelako.
Baina ez ziren konturatu “zikinkeri” horiek umeen obra txikiak zirela eta haien izaerei buruzko informazioa ematen zutela. Lurrean marrazten ez uztea, umeei askatasun zati bat kentzea dela uste dut.


Baina benetan indarra hartzen ari duena ordenagailua da.
Gaur egun, gure gizarteko esparru askotan, teknologia berrien beharra eta erabilera, ordenagailuak batez ere, ezinbestekoa bihurtzen ari da. Horregatik, umeak txikiak direlarik, ordenagailuekin trebatzen hasten dira.
ikustea 3 urteko umeen gela batean ez da gauza bitxia ordenagailu bat ikustea eta bere inguruan ume txiki.txikiak borrokatzen nori tokatzen zaion adosten ez dutelako.
Gure gaiarekin lotuz, gero eta programa gehiago daude haurren erabilerarako. Horietariko batzuk marrazteko balio dute, adibidez, Paint programa, guztiengatik ezagunena eta erabiliena dena. Baina gero eta programa landuagoak, garatuagoak eta baliabide gehiagorekin sortzen ari dira (irudian ikus daitekenez), eta umeak haietara moldatzen dira inolako arazorik gabe.
Aukera asko daude: kolore desberdinak, lodiago edo finago irudikatu daiteke, estilo desberdinak, efektu desberdinak… Baina umeak, umeak dira paper baten aurrean edo ordenagailu baten aurrean, horregatik egiten dituzten irudiak berdinak izando dira, sentimendu berberekin, nahia berberekin eta gogo berberekin.
Dena den, nire ustez, papera eta margoak erabiliz, umeek askatasun gehiagorekin marraz dezakete, orritik mugi daitezke eta zuzenean egin, ez ordenagailu baten pantaila tartean izanda.
Adibidez, programa honekin topo egin nuen eta zuen eskura jartzea bururatu zitzaidan zuek proba dezazueten. Animo eta trebeak izan!!!

SAREAN AURKITUTAKO POWER POINT INTERESGARRIA:

Oraingo honetan beste Power Point bat aurkezten dizuet. Sarean aurkitu dudan aurkezpena da eta koloreekin egiten den joku bat azaltzen digu. Dena den slideshare-n sartzen bazarete, power point asko aurkituko dituzue edozein gaiari buruz.
Jokua 4-5 urteko umeentzat egokia dela uste dut... baina proba ezazue!!

2007-12-03

POWER POINT-AREN BIDEZ EGINDAKO AURKEZPENA:

Aurreko testuarekin erlazionatuz, hona hemen power point-aren bidez egin dudan eskema labur bat. Slidesharen argitaratu nuen eta hemen aurkezten dizuet. Kreatibitatearen inguruko ideia nagusiak era zehatzean eta argian azaltzen saiatu naiz eta horren berri ematen dizuet aurkezpenhonen bidez:

2007-11-28

KREATIBITATEAREN GARRANTZIA HAUURENGAN:

Umeek haien irudimenean mundu bat dute, zeina eratzen joaten diren bizitzen dituzten esperientzien, desioen eta beldurren bidez.

Edozein gizaki bezala, umeek haien ideiak espresatu behar dituzte eta horri KREATIBITATEA deitzen zaio.

Haurtzaroan espresio artistikoa eta kreatibitatea garatzen hastea oso garrantzitsua izaten da haurrak bizitzara prestatzen hasten dituelako:
Kreatiboa egiten du, haien hizkuntza eta komunikazioa estimulatzen du, matematika mundura sartzeko prestatzen ditu, haien sentimenduak eta emozioak adierazteko erreztasuna lortuko dute, motrizitate fina garatzen laguntzen du, autoestimua handitzen du, besteei laguntzeko, besteekin konpartitzeko eta besteekin parte hartzeko gogoak areagotzen ditu.

Bai irakasleak, bai familiak kontziente izan behar dira kreatibitatearen garrantziaz eta bere eragina umeengan eta kontzienteak direnean parte hartze zuzena izando dute umeen kreatibitatearen garapenean eta ahaleginduko dira haurrak margo-tekniken bidez, adibidez, espresatzea.

Baina haurren irudimena akuilatu behar dute nagusiek, nola egin??

- Haurrek dantzatu, abestu, edatzi edota marraztu nahi dutenean zerbait espresatzeko, animatu behar zaie. Eta horretarako inpultsoa ez badu, animatu behar zaio egitera. Adibidez, Lego jokoak eros daitezke haurrak berak eraikuntzak egiteko edo gurasoen eta haurren artean ipuin bat asmatzea.

- Umeei nahi dutena eta nahi duten moduan margozten utzi behar zaie: eskuekin, gorputzarekin… Marraztea eta margoztea ezinbestekoak dira umeen garapen psikologikoan, zeren eta irudiak bereganatzen baitituzte ondoren beraien mundua eraikitzen joateko.


- Haurrek espresatzeko askatasuna badute, haien emozio-egoera egonkorra ziurtatuta dago.

- Ez zaie oihukatu behar haien arropak edo hormak zikintzen badituzte.

- Leku aproposak eskaini behar zaizkie aske sentitu ahal izateko eta denok barruan daramagun magia hori askatzeko: Kreatibitatea.

Behin Einstein-ek esan zuen: “La imaginación es más importante que el conocimiento”.

Informazioa hemendik aterata: http://www.solonosotras.com/archivo/02/fam-hijos-270700.htm

2007-11-27

YOUTUBE-N JARRITAKO BIDEOA:

Gaur bertan Youtube-n, aurreko testuarekin eta baita eskuinaldean jarritako musikarekin ere erlazio zuzena duen bideo bat eskegi dut . Bere izenburua "Musika desberdinen eragina hurrengan" da.
Bideoan nire lengusua da protagonista. 7 urte ditu eta joku bat proposatu nion: musika desberdin bi arriko nizkion eta berak marraztu behar zuen musika bakoitzarekin sentitzen zuena. Ondorioa argia da, beraz, ikusi nahi baduzue gonbidatzen zaituztet ikustera.
Hona hemen bertara joateko link-a:

http://www.youtube.com/watch?v=Kx_SRu5qKGA

2007-11-20

MUSIKA MOTA DESBERDINEI BURUZKO SENTIMENDUAK, NAHIAK ZEIN IDEIAK MARRAZKETAREN BIDEZ ADIERAZTEN:

Behin eskola batean praktiketan nengoela, nire gelako andereñoak ekintza bat proposatu zuen musika eta marrazketa elkartuz eta horren zergatia azaldu zidan:

Haurrek musika mota desberdinak entzutean, modu batera edo bestera marrazten dute: agresibitate handiagorekin, lasaitasunez, kolore gehiagorekin, koloreak nahasiz… Eta modu horiek aztertuz, musika mota bakoitzari buruz duten iritzia igarri eta baita umeen ezinegonak ere azter daitezke.
Posted by Picasa
Gelan egin zen ekintza honela planteatu zen: Haurrak lurrean eseri ziren estrazazko paper zati handi baten inguruan. Estilo desberdineko musika jarri zitzaien, esate baterako, Vivaldi, Mozart, Rock, Pop… (eskuinaldean musika mota hauen adibide batzuk dituzue, play eta ENTZUN!!) eta eskuekin margoztu zuten tenperak erabiliz. Horrela musikak sortzen dizkien sentimenduak adieraziko dituzte askatasun handiagorekin. Era honetan, umeek duten estresa, ezinegonak edota barneko kexkak kanpora ditzakete eta nolabait, lasaitu musikaren bidez eta marrazketaren bidez.

Eta horrela izan zen: marrazki batzuetan berehala sentimendu lasaiak igarri egiten ziren, koloreak ez zeuden nahasturik. Adibidez, gogoratzen dut ume batek ostadar bat margotu zuela.

Baina beste marrazki batzuetan kolore bakarra agertzen zen, bereziki bat gogoratzen dut non beltza agertzen zen marrazki zehatzik egin gabe.

Beraz, umeen marrazkien artean aldeak agertzen ziren eta ez horretan bakarrik, baizik eta haien izaeren artean eta portaeren artean ere. Argi gera dadila hau esan dezakedala ikusi nuelako eta horren lekukoa izan nintzelako.

2007-11-12

LORIS MALAGUZZI PEDAGOGOAREN HITZETAN:



Malaguzziren ustez, haurrak plazer ezberdinak lor ditzake bere adierazpen grafikoa garatzerakoan, plazer hauek batera ager daitezke ala ez. Honela definitzen ditu:
































- plazer higierazle eta kinestesikoa: ekintza higierazle eta guiaren bitartez bilatzen dena.















































- Ikus plazerra: begiradak sorteen duena.































- Ukimenezko eta entzumenezko plazerra: lapitza papera igurtzen duenean haurrak erritmo bat edo soinu bat aurki dezake.































- Plazer erritmiko eta denborazkoa: keinuei arintasun ezberdinak ematerakoan edo gelditzen denean sorteen dena.































- Plazer kognoszitiboa: marraztea, ikastea eta ezagutzea dela jakitean sentitzen dena.































- Aldaketa espazialaren plazerra: ematen zaien mugimenduen arabera bere keinuak nola aldatzen diren analizatzea.































- Plazer ludikoa: haurrarentzat pintuela edo lapitza mugitzea edo koloreak, lerroak, zetaken ezaugarriak aurkitzeak ez du helbururik, jolas bat da.































- Fabulatzeko plazerra: Irudi berriak sortu eta asmatzeko haurrak duen almena, hau da bere oroimenetik sortzen diren ideiak nahasteko ahalmena.































- Erlaziozko plazerra: marraztea erlazionatzea da. Beraien grafismoa irudi eta nahiekin lotzea.































- Plazer komunikatiboa: bere espezifikotasuna eta originaltasunetik hitz egin dezaken lengoaiaren aurkikuntza da. Beti elkarrekintza sozialean. Dena de, haurra marrazten duen guztietan komunikatzeko asmoa duela esatea, sinplifikazio hutsa izando litzateke.































- Identitatearen plazerra: haurrak bere marrazkian bere buruaren irudia erretrataturik aurki dezake, bere buruaren ezagutzaren parte bat izanik.































Haurren marrazkiak definitzeko hainbat ezaugarri aipa daitezke:































- fantasia, desio eta esperientzien errepresentazio bidea dira.















- Fantasien deskargarengatik gozadura eta plazerra ematen ditu, eta baita ere fantasia askatuz, errepresioaren gastu energetikoa ezabatzen du.

2007-11-01

MARRAZKIAK INTERPRETATZEKO ERREGELA BATZUK (III):

- Marrazkiaren tamaina:

Esan beharra dago, umeek 6-7 urte izan arte ez dutela kontrolatzen tamainaren kontzeptua marrazkiak egiterakoan. Adibidez, ondoko marrazkian ikus daitekenez, neska loreen tamainu berekoa da. 4 urteko neska batek egin du.

. Handiak diren marrazkiak marrazten dituzten umeek, segurtasun maila handia erakusten dute. Egozentrismoa, nartzisismoa, heldutasun eza, autokontrola eta agresibitatea ere adierazi ahal du.

. Txikiak egiten dituztenak, aldiz, konfiantzarik gabeko umeak izan ahal dira, dependienteak, zalantzaz betetakoak, erreflexiboak edota espazio gutxi behar dutenak espresatzerako orduan.


- Marrazkiaren koloreak:

. Gorria: Bizitza eta aktibotasuna adierazten du.

. Horia: Jakingura eta bizitzeko nahia adierazten du.

. Laranja: Harreman sozialak izateko nahia eta egonagarritasuna adierazten du.

. Urdina: Lasaitasuna eta bakea adierazten du.

. Berdea: Heldutasuna, sentsibilitatea eta sena adierazten du.

. Beltza: Inkontzienteari erreferentzia egiten dio.

. Marroia: Segurtasuna eta planifikazioa adierazten du.

. Kolore bakarreko marrazkiek alfertasuna eta motibazio falta adierazi ohi dute.

. Orokorrean, kolore biziak ume irekiek eta egoerei eta taldeei ondo moldatzen direnek erabiltzen dituzte. Kolore ilunak ume independienteek eta agresiboek erabiltzen dituzte.


Informazioa hemendik aterata: http://www.monografias.com/trabajos15/dibujo-preescolar/dibujo-preescolar.shtml#COMO

2007-10-30

MARRAZKIAK INTERPRETATZEKO ERREGELA BATZUK (II):

- Marrazkiaren trazua:

. Trazu jarraiak mantsotasuna adierazten du.

. Trazu ez-jarraiak, ezabatutak, bat-batekoak, motzak eta zig-zag itxurakoak segurtasunik gabeko umeak edo oldartsuak erakusten ditu.

- Marrazkiaren trazuak zer-nolako presioa duen:

. Presio egoki batez eginda badago, gogo handia eta borondatea adierazten du.

. Trazua zenbat eta indartsuagoa izan, orduan eta agresibitate handiagoa egongo da.

. Azalekoa bada, trazuak borondate falta edo neke-fisikoa adierazten du.

- Marren forma:

. Marra zuzenak eta engeluak ume errelaistek eta agresiboek egiten dituzte, normalean antolakuntza ahalmen handia dutenek.


. Marra kurbatuak ume sentsibleek eta irudimen handiakoek egiten dituzte, baina bere buruarekiko konfiantza falta handiarekin.


. Forma zirkularrek feminitate maila bat eta heldutasun eza adierazten dute. Adibidez ondoko marrazkian, forma zirkularrak ikus daitezke ostadarra egiteko.

. Bertikaltasunean dauden marrak marrazteak izaera aktiboa, zabala, kementsua eta eraikitzailea adierazten du.

. Marra horizontalek arazo psikologikoak adieraz ditzakete

Informazioa hemendik aterata: http://www.monografias.com/trabajos15/dibujo-preescolar/dibujo-preescolar.shtml#COMO

2007-10-29

MARRAZKIAK INTERPRETATZEKO ERREGELA BATZUK (I):

Kontuan izan behar dugu marrazkien azterketa egiteko hainbat datu sakon behar direla, baina hona hemen oso oinarrizkoak diren erregela batzuk:

- Orrialdearen posizioa:

. Orrialdea horizontalki badago, amarekin erlazio estua duela adieraziko du, geroago eta datu gehiagorekin erlazio hori ona ala txarra den jakin daiteke.

. Orrialdea bertikalki badago, berriz, erlazio estua aitarekin izando du.

- Orrialdea bete ala ez.

. Marrazterakoan orrialde osoa betetzen badute sistematikoki, heldutasun eza adierzten du.

. Aldiz, dagoen toki librea era egoki batez betetzen badute, orokorrean inguruarekin erlazio egokia dutela esan nahi du.

- Marrazkien posizioa:

. Orriaren goikaldean marraztuta dagoen guztia buruarekin, adimenarekin, irudimenarekin, kuriositatearekin eta gauza berriak ezagutzeko interesarekin erlazionatuta dago. Aldi berean, erlajazioa, fantasia eta aktibitatea adieraziko du.

. Behekaldean dagoenak (irudian ikus daitekeenez), berriz, umeak izan dezakeen beharrizan fisiko edo materialaren bat adierazten du. Baita mesfidantza, segurtasun eza, egoerei egokitzeko arazoak eta dependentzia maila altua ere esan nahi du. Dena den, irudiaren gainean klik eginez, marrazki konkretu honen azterketa zehatza ikusi ahal duzue, aditu batzuek egina.

. Ezkerraldean dagoena iraganeko pentsamenduak izaten dira eta eskumaldean dagoena etorkizunari egiten dio erreferentzia.

. Marrazkia orriaren erdialdean kokatuta badago, orainaldia adieraziko du eta inguruan ondo egokituta dagüela adieraziko du.

. Orrialdearen ertz batean marrazten badu, umearen lotsa adierazteaz gain, segurtasun bila dagoela esan nahi du.

2007-10-16

MARRAZKETAREN ONURAK:

Marrazketa berezko ekintza bat da eta modu horretan errespetatu behar da eta umeen obra nagusi bat bezala kontsideratu. Marrazterakoan, umeen naturaltasuna eta berezkotasuna errespetatzea ezinbestekoa da. Marrazkigintzaren hasierako etapetan, umeei ez zaie zuzendu behar, ezta akatsak atera edo arauak ezarri marrazkiak egiterakoan. Umeek marrazketa askatasuna bezala ulertu behar dute inolako derrigortasunik gabe, bestela umearen sormenari mugak jarriko genizkioke.
Umeek marrazteko gogoa badute, animatu behar zaie eta ahalik eta arinen hastea oso komenigarria da, horrek umeen garapenean eragin nabaria izango baitu.
Marrazketak honako aspektu hauetan laguntzen dio umeari:
1. Psikomotrizitate finean.
2. Irakurketan eta idazketan.
3. Berarenganako konfiantza izaten.
4. Emozioak, sentimenduak eta sentsazioak adierazten.
5. Besteekiko eta bere buruarekiko komunikazioan.
6. Sormenean.
7. Izaeraren formakuntzan.
8. Heldutasun psikologikoan.
Informazioa hemendik aterata: Klikatu hemen

MARRAZKETAREN ETAPAK:

Iazko plastika irakasgaian, umeen marrazketaren oinarrizko etapak ikusi genituen eta horretan oinarrituz, bertako informazioa antolatuz eta ideia propioak gehituz, artikulu hau garatu dut.

Marrazketak etapa batzuk ditu:

1. Zirrimarraketaren etapa: 0-6 urte bitartean.
2. Eskemaren etapa: 6-9 urte bitartean.
3. Bitarteko etapa: 9-12 urte bitartean.
4. Errepresentazio espaziala: 12 urtetik aurrera.

Nahiz eta gure gehien interesatzen zaigun etapa 0-6 bitartekoa izan, eskumaldean menu gorakariaren bidez, gainontzeko etapen azalpen txiki bana uzten dizuet.

Hona hemen zirrimarraketa etaparen ezaugarri nagusienak:

1. Zirrimarraketaren etapa: Norabide guztietan marrazten dute, era deskontrolatu batean. Beso osoa mugitzen dute eta ez dute inolako intentzio figuratiborik.

Etapa honen barnean beste zirrimarraketa mota bat dago: zirrimarraketa zirkularra (ondoko marrazkian ikus daiteke). Umeek ukondoa artikulatzen hasten dira, horregatik gai dira zirkuluak egiteko ukondoaren eraginez. Oinarrizko zirrimarraketa ere agertzen hasten da. Honetan, erpurua erabiltzen hasten dira pintza moduan trazoa mozteko. Trazuak txikitu egiten dira, baina oraindik ez ditu kontrolatzen. Ostean forma itxiak egiten hasten dira eta kontrol sinplea lortu dutela esaten da.


Mandalak ere egiten dituzte, hau da, oso forma orekatu bat (adibidez zirkulu bat), baina erditik banatzen dute gurutze bat eginez, haurrek behar hori dutelako.
Hemendik aurrera forma irregularrak eta abstraktoak egingo dituzte eta hortik abiatuz, gizakien irudiekin hasiko dira:


- Hasteko, eguzki zirrimarra egindo dute (alboko irudia).

- Gero aurpegian dauden elementuak sartzen hasiko dira: begiak, sudurra...(eguzkiak begi handiak dituela ikus daiteke).

-Ostean gorputza egingo dute, burua handiena izango da (garrantzitsuena izango delako haientzat). Zapaburuak izango dira, baina bertikaltasunean ( beheko irudian buru handia, begi handiak eta gorputz txikia ikus daiteke).

-Zapaburuari ezaugarri gehiago jartzen joango dira: ilea, belarriak... eta gizakiaren itxura osoa hartuko dute.

-Handik aurrera, figura gehiago egingo dituzte: etxea, mendia... ( beheko irudian kotxe bat eta lore bat marraztuta daude).


UME BAT, MUNDU BAT:


Umeak oso desberdinak dira haien artean eta hori marrazkietan nabaritzen da, adibidez, eskatzen badiogu ume talde bati mendian etxe bat marrazteko, marrazki guztiak desberdinak izando dira nahiz eta oinarri bera izan.
Hemen behean bideo bat ikus dezakezue. Bertan adin desberdinetako umeak daude, tenperekin margozten, baina ikus daitekenez bakoitzak bere erara erabiltzen du materiala: nagusienak beren kabuz daude,trebeak dira haien lanetan eta denbora galdu gabe margozten dute ideia zehatzak dituztelako. Txikiek, berriz, helduen laguntza behar dute, astiroago margozten dute... eta nahiz eta marrazkiak ez ikusi, seguruenik mota desberdinetakoak direla, norberak bere bizipenak dituelako eta mundua era desberdinetara ikusten duelako.

Material desberdinez marrazterakoan, adibidez, margoz, errotulkiz, pintzelez, klarionez, tenperaz… eta teknika desberdinak erabiliz, hala nola, eskuekin margoztuz, umeen ideiak eta adierazmena akuilatu egiten dira.
Batzuetan umeak akuilatu behar dira marrazten hastera. Akuilatzerakoan, haien pertzepzioa, adimena eta emozioak garatzen laguntzen zaie.
http://www.youtube.com/watch?v=WexIpfj5wQs

2007-10-02

MARRAZKETAREN HISTORIA:

Marrazketa, aintzinatik gizakiok erabili dugun adierazpen modurik garrantzitsuenetariko bat izan da. Gure arbasoek harrietan eta kobazuloetako hormetan marrazki txikiak egiten zituzten beraien ideiak zabaltzeko asmoz, besteekin komunikatzeko, iritzi desberdinak adierazteko…
Denbora aurrera joan ahala, marrazkigintza forma berri asko bereganatzen joan da eta gaur egunerarte hobetzen joan da. Horregatik marrazketa objetu erreal baten errepresentazio grafikoa dela esan genezake.

Marrazketa eta umeak:

Orain idatzitako zati hauek, iaz izan genuen plastika edo "arte" irakasgaitik hartuta daude:
Marrazkiak dira umeek egiten dituzten lehenengo obrak. Beren burua errepresentatzeko lehenengo modua izaten da, haietan umeek beren buruari buruzko datu asko ematen baitituzte. Hori dela eta, umeen marrazkiek gero eta interes handiagoa sortzen dute bai gurasoen artean, bai irakasleen artean. Honen arrazoia hauxe da: marrazkiek umeek zer sentitzen duten, zer pentsatzen duten, zer desiratzen duten, zerk kexkatzen dituen eta batez ere beren umorea eta haien barne egoera zein den adierazten dutelako.
Haurren marrazkiak, iazko plastika eskoletan ikusi genuen bezala eta bergogoratzeko asmoz, "lengoaia ezberdina, originala eta beraiek markatutako arauekin egina daude". Haurrek ez dute ikusten edo dakitena bakarrik marrazten, baizik eta irudimenean dutena ere. Eta sortu egingo dituzte mundu “errealean” inoiz egon ez diren irudiak, nahiz eta beren irudimenean posibleak bilakatu (zaldi hegalariak, espazioko izakiak, katu moreak…).

Hortaz, irudimenean dutena, ikusten dutena eta dakitenetatik aparte, sentitzen dutena ere marraztuko dute. Garrantzitsuena exageratu egingo da, ikuskorragoa egingo da, papelean presentzia markatuagoa agertuz. Askotan ideiak komunikatzeko edo irudikatzeko, forma artistikoak erabiltzen dituzte. Beraz, helburu ezberdinetarako balio dezake marrazketak, ideiak adierazteko eta sentimenduak agertzeko.