Eta momentuz, honaino garatu ahal izan dut aukeratu dudan gaia sortutako blog honetan zehar.
Bitakora interesgarria sortzen ahalegindu naiz, teknizismo eta azalpen luze gehiegirik sartu gabe. Praktikotasun handia duen gaia denez eta edonork bere seme-alabekin marrazkien azterketa egin ahal duenez, era sinple, zehatz eta argian azaltzen saiatu naiz kontzepturik garrantzitsuenak eta artikulu baliagarriak argitaratu nahi izan ditut. Eta hemen duzue guzti honen emaitza.
Nire balorapen pertsonala:
Blog-ei buruzko gauzak entzunda nituen, baina inoiz ez nuen blog bat sortu. Beraz, nire lehenengo bitakora hau izan da. Lan zaila, luzea eta konplexua iruditu zait; hala eta guztiz ere, interesgarria izan dela ezin dut ukatu.
Gauza pilo ikasi dut eta mundu honetan oinarrizkoak diren kontzeptuak bereganatu ditudala uste dut: bitakora pertsonala sortzeko beharrezkoa dena, baina ere power point-aren bidez jarduerak eta ipuinak aurkezteko eta programa horretan dauden aukera asko eta asko aztertu ahal izan dut. Azkenik, tutorial bat zer den ere ikasteko aukera izan dut eta guzti horrekin gelditzen naiz. Izandako arazo guztietan irtenbideak lortzen saiatu naiz eta horregatik harro egon naitekeela uste dut.
Oharra: denbora dudanean, bitakorarekin jarraitzea gustatuko litzaidake, beraz, IKUSI ARTE!!