Hau bai dela tranparik gabeko trukua!: Umeen barruko unibertso ezkutua orri zati batean ikusgai!!

2007-10-29

MARRAZKIAK INTERPRETATZEKO ERREGELA BATZUK (I):

Kontuan izan behar dugu marrazkien azterketa egiteko hainbat datu sakon behar direla, baina hona hemen oso oinarrizkoak diren erregela batzuk:

- Orrialdearen posizioa:

. Orrialdea horizontalki badago, amarekin erlazio estua duela adieraziko du, geroago eta datu gehiagorekin erlazio hori ona ala txarra den jakin daiteke.

. Orrialdea bertikalki badago, berriz, erlazio estua aitarekin izando du.

- Orrialdea bete ala ez.

. Marrazterakoan orrialde osoa betetzen badute sistematikoki, heldutasun eza adierzten du.

. Aldiz, dagoen toki librea era egoki batez betetzen badute, orokorrean inguruarekin erlazio egokia dutela esan nahi du.

- Marrazkien posizioa:

. Orriaren goikaldean marraztuta dagoen guztia buruarekin, adimenarekin, irudimenarekin, kuriositatearekin eta gauza berriak ezagutzeko interesarekin erlazionatuta dago. Aldi berean, erlajazioa, fantasia eta aktibitatea adieraziko du.

. Behekaldean dagoenak (irudian ikus daitekeenez), berriz, umeak izan dezakeen beharrizan fisiko edo materialaren bat adierazten du. Baita mesfidantza, segurtasun eza, egoerei egokitzeko arazoak eta dependentzia maila altua ere esan nahi du. Dena den, irudiaren gainean klik eginez, marrazki konkretu honen azterketa zehatza ikusi ahal duzue, aditu batzuek egina.

. Ezkerraldean dagoena iraganeko pentsamenduak izaten dira eta eskumaldean dagoena etorkizunari egiten dio erreferentzia.

. Marrazkia orriaren erdialdean kokatuta badago, orainaldia adieraziko du eta inguruan ondo egokituta dagüela adieraziko du.

. Orrialdearen ertz batean marrazten badu, umearen lotsa adierazteaz gain, segurtasun bila dagoela esan nahi du.