Marrazketa, aintzinatik gizakiok erabili dugun adierazpen modurik garrantzitsuenetariko bat izan da. Gure arbasoek harrietan eta kobazuloetako hormetan marrazki txikiak egiten zituzten beraien ideiak zabaltzeko asmoz, besteekin komunikatzeko, iritzi desberdinak adierazteko…
Denbora aurrera joan ahala, marrazkigintza forma berri asko bereganatzen joan da eta gaur egunerarte hobetzen joan da. Horregatik marrazketa objetu erreal baten errepresentazio grafikoa dela esan genezake.
Marrazketa eta umeak:
Orain idatzitako zati hauek, iaz izan genuen plastika edo "arte" irakasgaitik hartuta daude:
Marrazkiak dira umeek egiten dituzten lehenengo obrak. Beren burua errepresentatzeko lehenengo modua izaten da, haietan umeek beren buruari buruzko datu asko ematen baitituzte. Hori dela eta, umeen marrazkiek gero eta interes handiagoa sortzen dute bai gurasoen artean, bai irakasleen artean. Honen arrazoia hauxe da: marrazkiek umeek zer sentitzen duten, zer pentsatzen duten, zer desiratzen duten, zerk kexkatzen dituen eta batez ere beren umorea eta haien barne egoera zein den adierazten dutelako.

Haurren marrazkiak, iazko plastika eskoletan ikusi genuen bezala eta bergogoratzeko asmoz, "lengoaia ezberdina, originala eta beraiek markatutako arauekin egina daude". Haurrek ez dute ikusten edo dakitena bakarrik marrazten, baizik eta irudimenean dutena ere. Eta sortu egingo dituzte mundu “errealean” inoiz egon ez diren irudiak, nahiz eta beren irudimenean posibleak bilakatu (zaldi hegalariak, espazioko izakiak, katu moreak…).
Hortaz, irudimenean dutena, ikusten dutena eta dakitenetatik aparte, sentitzen dutena ere marraztuko dute. Garrantzitsuena exageratu egingo da, ikuskorragoa egingo da, papelean presentzia markatuagoa agertuz. Askotan ideiak komunikatzeko edo irudikatzeko, forma artistikoak erabiltzen dituzte. Beraz, helburu ezberdinetarako balio dezake marrazketak, ideiak adierazteko eta sentimenduak agertzeko.