Hezkuntzan irakasleen paperari buruzko informazioa bilatzen nengoela, artikulu honekin topo egin dut. Luzetxoa da, baina benetan interesgarria. Osorik kopiatu dut gure etorkizunerako lanbidean oso baliagarria izango dela uste dudalako. Kazetariak Fred Jones-en hitzak hartu ditu eta bere iritiak gaineratu ditu artikulua osatuz:
Fred Jones hezkuntza-adituak bi paper finkatzen ditu irakaskuntza berrian irakasleek lana hobeto egin dezaten. Alde batetik, irakasleak gauza batzuk eskaini edo eman behar dizkie ikasleei, eta bestetik antolatzailearena egin behar du.
Lehenengoarekin hasiko naiz. Emateko momentuan, irakasleok gure denbora eman behar diegu ikasleei, profesionalki, eskaini behar zaiena gutxienez; eta denbora horretatik kanpo ere gehiago ematen badiegu hori ere ongarria izango da.
2. Ekimen Nahiena eta zerbait gehiago, extra edo bonus-a alegia. Bigarren fase horretan, izan ere, ikasleek ohiturak aldatzen dituzte eta egiten duten ekimena gustora egiten dutela eta eraginkorra dela jakitun izateraino heltzen dira. Beraz, Ekimen Nahiaren Bonus-a (ENB) oinarria da irakaskuntza konstruktibistan. 3. Irakasleok eman behar dugun hirugarrena ENBrako egitura da, antolaketa alegia. ENB ez da astia edo denbora libre soila. ENB denbora da, egituraturik dagoena era eraginkorrean ikasi ahal izateko. Helburua irakastea da, baina irakasteko denbora ekimen gustagarria bilakatuz. Hortxe dago gakoa ikasleek ikas dezaten hobbya bailitzan, ekimen praktiko plazereraginkorra bailitzan. Beraz, irakasleok gogoeta egin behar dugu ariketak edo languntzak aukeratzeko orduan, gure ikasleen paperean jarriz, pentsatuz zein den ekimen eraginkorrena eta gustagarriena. Bestalde, irakasleok jakitun egon behar dugu ikasleak adituak direla denbora alferrik ematen. Erantzunkizunez irakasteak honakoa ekarri behar du: ikasleen denbora ondo antolatzea. Hori dela-eta, irakasleek denbora nola kudeatu finkatu behar dute, ikasgelan, mintegian edo landa-lana egiten denean ondo finkatu behar da denbora. Ondo kontrolatu behar du irakasleak ikasleek zertan ematen duten denbora. Denbora horren aurreikuspena egin beharra dago. Horixe da, beraz, irakaslearen figura berriaren zeregina: emaile eta antolatzaile. Ikaslearen laguna eta errespetu-emaile antolatzaile eta laguntzaile papera ondo betetzen duelako. Ikasleen ondoan eta laguntzen ikas dezaten nola ikasi behar den. Ikasleei ohiturak irakatsi eta itsatsi egin behar dizkiegu etorkizunean ere segi dezaten ikasten, benetako profesionalak izateko horretan aritu beharko dutelako. Hori lortu ezik, huts egingo dugu. Eta irakasleok adibide izan nahi badugu, zergatik ez eman denbora haientzat eredugarri diren ekimenetan, zergatik ez hasi idazten bitakoran haientzat interesgarriak diren gauzak aipatzen… Artikulua hemendik aterata: http://zopelana.org/gorka/?p=243 |