Hau bai dela tranparik gabeko trukua!: Umeen barruko unibertso ezkutua orri zati batean ikusgai!!

2007-10-16

MARRAZKETAREN ETAPAK:

Iazko plastika irakasgaian, umeen marrazketaren oinarrizko etapak ikusi genituen eta horretan oinarrituz, bertako informazioa antolatuz eta ideia propioak gehituz, artikulu hau garatu dut.

Marrazketak etapa batzuk ditu:

1. Zirrimarraketaren etapa: 0-6 urte bitartean.
2. Eskemaren etapa: 6-9 urte bitartean.
3. Bitarteko etapa: 9-12 urte bitartean.
4. Errepresentazio espaziala: 12 urtetik aurrera.

Nahiz eta gure gehien interesatzen zaigun etapa 0-6 bitartekoa izan, eskumaldean menu gorakariaren bidez, gainontzeko etapen azalpen txiki bana uzten dizuet.

Hona hemen zirrimarraketa etaparen ezaugarri nagusienak:

1. Zirrimarraketaren etapa: Norabide guztietan marrazten dute, era deskontrolatu batean. Beso osoa mugitzen dute eta ez dute inolako intentzio figuratiborik.

Etapa honen barnean beste zirrimarraketa mota bat dago: zirrimarraketa zirkularra (ondoko marrazkian ikus daiteke). Umeek ukondoa artikulatzen hasten dira, horregatik gai dira zirkuluak egiteko ukondoaren eraginez. Oinarrizko zirrimarraketa ere agertzen hasten da. Honetan, erpurua erabiltzen hasten dira pintza moduan trazoa mozteko. Trazuak txikitu egiten dira, baina oraindik ez ditu kontrolatzen. Ostean forma itxiak egiten hasten dira eta kontrol sinplea lortu dutela esaten da.


Mandalak ere egiten dituzte, hau da, oso forma orekatu bat (adibidez zirkulu bat), baina erditik banatzen dute gurutze bat eginez, haurrek behar hori dutelako.
Hemendik aurrera forma irregularrak eta abstraktoak egingo dituzte eta hortik abiatuz, gizakien irudiekin hasiko dira:


- Hasteko, eguzki zirrimarra egindo dute (alboko irudia).

- Gero aurpegian dauden elementuak sartzen hasiko dira: begiak, sudurra...(eguzkiak begi handiak dituela ikus daiteke).

-Ostean gorputza egingo dute, burua handiena izango da (garrantzitsuena izango delako haientzat). Zapaburuak izango dira, baina bertikaltasunean ( beheko irudian buru handia, begi handiak eta gorputz txikia ikus daiteke).

-Zapaburuari ezaugarri gehiago jartzen joango dira: ilea, belarriak... eta gizakiaren itxura osoa hartuko dute.

-Handik aurrera, figura gehiago egingo dituzte: etxea, mendia... ( beheko irudian kotxe bat eta lore bat marraztuta daude).


No hay comentarios: