Hau bai dela tranparik gabeko trukua!: Umeen barruko unibertso ezkutua orri zati batean ikusgai!!

2007-10-29

MARRAZKIAK INTERPRETATZEKO ERREGELA BATZUK (I):

Kontuan izan behar dugu marrazkien azterketa egiteko hainbat datu sakon behar direla, baina hona hemen oso oinarrizkoak diren erregela batzuk:

- Orrialdearen posizioa:

. Orrialdea horizontalki badago, amarekin erlazio estua duela adieraziko du, geroago eta datu gehiagorekin erlazio hori ona ala txarra den jakin daiteke.

. Orrialdea bertikalki badago, berriz, erlazio estua aitarekin izando du.

- Orrialdea bete ala ez.

. Marrazterakoan orrialde osoa betetzen badute sistematikoki, heldutasun eza adierzten du.

. Aldiz, dagoen toki librea era egoki batez betetzen badute, orokorrean inguruarekin erlazio egokia dutela esan nahi du.

- Marrazkien posizioa:

. Orriaren goikaldean marraztuta dagoen guztia buruarekin, adimenarekin, irudimenarekin, kuriositatearekin eta gauza berriak ezagutzeko interesarekin erlazionatuta dago. Aldi berean, erlajazioa, fantasia eta aktibitatea adieraziko du.

. Behekaldean dagoenak (irudian ikus daitekeenez), berriz, umeak izan dezakeen beharrizan fisiko edo materialaren bat adierazten du. Baita mesfidantza, segurtasun eza, egoerei egokitzeko arazoak eta dependentzia maila altua ere esan nahi du. Dena den, irudiaren gainean klik eginez, marrazki konkretu honen azterketa zehatza ikusi ahal duzue, aditu batzuek egina.

. Ezkerraldean dagoena iraganeko pentsamenduak izaten dira eta eskumaldean dagoena etorkizunari egiten dio erreferentzia.

. Marrazkia orriaren erdialdean kokatuta badago, orainaldia adieraziko du eta inguruan ondo egokituta dagüela adieraziko du.

. Orrialdearen ertz batean marrazten badu, umearen lotsa adierazteaz gain, segurtasun bila dagoela esan nahi du.

2007-10-16

MARRAZKETAREN ONURAK:

Marrazketa berezko ekintza bat da eta modu horretan errespetatu behar da eta umeen obra nagusi bat bezala kontsideratu. Marrazterakoan, umeen naturaltasuna eta berezkotasuna errespetatzea ezinbestekoa da. Marrazkigintzaren hasierako etapetan, umeei ez zaie zuzendu behar, ezta akatsak atera edo arauak ezarri marrazkiak egiterakoan. Umeek marrazketa askatasuna bezala ulertu behar dute inolako derrigortasunik gabe, bestela umearen sormenari mugak jarriko genizkioke.
Umeek marrazteko gogoa badute, animatu behar zaie eta ahalik eta arinen hastea oso komenigarria da, horrek umeen garapenean eragin nabaria izango baitu.
Marrazketak honako aspektu hauetan laguntzen dio umeari:
1. Psikomotrizitate finean.
2. Irakurketan eta idazketan.
3. Berarenganako konfiantza izaten.
4. Emozioak, sentimenduak eta sentsazioak adierazten.
5. Besteekiko eta bere buruarekiko komunikazioan.
6. Sormenean.
7. Izaeraren formakuntzan.
8. Heldutasun psikologikoan.
Informazioa hemendik aterata: Klikatu hemen

MARRAZKETAREN ETAPAK:

Iazko plastika irakasgaian, umeen marrazketaren oinarrizko etapak ikusi genituen eta horretan oinarrituz, bertako informazioa antolatuz eta ideia propioak gehituz, artikulu hau garatu dut.

Marrazketak etapa batzuk ditu:

1. Zirrimarraketaren etapa: 0-6 urte bitartean.
2. Eskemaren etapa: 6-9 urte bitartean.
3. Bitarteko etapa: 9-12 urte bitartean.
4. Errepresentazio espaziala: 12 urtetik aurrera.

Nahiz eta gure gehien interesatzen zaigun etapa 0-6 bitartekoa izan, eskumaldean menu gorakariaren bidez, gainontzeko etapen azalpen txiki bana uzten dizuet.

Hona hemen zirrimarraketa etaparen ezaugarri nagusienak:

1. Zirrimarraketaren etapa: Norabide guztietan marrazten dute, era deskontrolatu batean. Beso osoa mugitzen dute eta ez dute inolako intentzio figuratiborik.

Etapa honen barnean beste zirrimarraketa mota bat dago: zirrimarraketa zirkularra (ondoko marrazkian ikus daiteke). Umeek ukondoa artikulatzen hasten dira, horregatik gai dira zirkuluak egiteko ukondoaren eraginez. Oinarrizko zirrimarraketa ere agertzen hasten da. Honetan, erpurua erabiltzen hasten dira pintza moduan trazoa mozteko. Trazuak txikitu egiten dira, baina oraindik ez ditu kontrolatzen. Ostean forma itxiak egiten hasten dira eta kontrol sinplea lortu dutela esaten da.


Mandalak ere egiten dituzte, hau da, oso forma orekatu bat (adibidez zirkulu bat), baina erditik banatzen dute gurutze bat eginez, haurrek behar hori dutelako.
Hemendik aurrera forma irregularrak eta abstraktoak egingo dituzte eta hortik abiatuz, gizakien irudiekin hasiko dira:


- Hasteko, eguzki zirrimarra egindo dute (alboko irudia).

- Gero aurpegian dauden elementuak sartzen hasiko dira: begiak, sudurra...(eguzkiak begi handiak dituela ikus daiteke).

-Ostean gorputza egingo dute, burua handiena izango da (garrantzitsuena izango delako haientzat). Zapaburuak izango dira, baina bertikaltasunean ( beheko irudian buru handia, begi handiak eta gorputz txikia ikus daiteke).

-Zapaburuari ezaugarri gehiago jartzen joango dira: ilea, belarriak... eta gizakiaren itxura osoa hartuko dute.

-Handik aurrera, figura gehiago egingo dituzte: etxea, mendia... ( beheko irudian kotxe bat eta lore bat marraztuta daude).


UME BAT, MUNDU BAT:


Umeak oso desberdinak dira haien artean eta hori marrazkietan nabaritzen da, adibidez, eskatzen badiogu ume talde bati mendian etxe bat marrazteko, marrazki guztiak desberdinak izando dira nahiz eta oinarri bera izan.
Hemen behean bideo bat ikus dezakezue. Bertan adin desberdinetako umeak daude, tenperekin margozten, baina ikus daitekenez bakoitzak bere erara erabiltzen du materiala: nagusienak beren kabuz daude,trebeak dira haien lanetan eta denbora galdu gabe margozten dute ideia zehatzak dituztelako. Txikiek, berriz, helduen laguntza behar dute, astiroago margozten dute... eta nahiz eta marrazkiak ez ikusi, seguruenik mota desberdinetakoak direla, norberak bere bizipenak dituelako eta mundua era desberdinetara ikusten duelako.

Material desberdinez marrazterakoan, adibidez, margoz, errotulkiz, pintzelez, klarionez, tenperaz… eta teknika desberdinak erabiliz, hala nola, eskuekin margoztuz, umeen ideiak eta adierazmena akuilatu egiten dira.
Batzuetan umeak akuilatu behar dira marrazten hastera. Akuilatzerakoan, haien pertzepzioa, adimena eta emozioak garatzen laguntzen zaie.
http://www.youtube.com/watch?v=WexIpfj5wQs

2007-10-02

MARRAZKETAREN HISTORIA:

Marrazketa, aintzinatik gizakiok erabili dugun adierazpen modurik garrantzitsuenetariko bat izan da. Gure arbasoek harrietan eta kobazuloetako hormetan marrazki txikiak egiten zituzten beraien ideiak zabaltzeko asmoz, besteekin komunikatzeko, iritzi desberdinak adierazteko…
Denbora aurrera joan ahala, marrazkigintza forma berri asko bereganatzen joan da eta gaur egunerarte hobetzen joan da. Horregatik marrazketa objetu erreal baten errepresentazio grafikoa dela esan genezake.

Marrazketa eta umeak:

Orain idatzitako zati hauek, iaz izan genuen plastika edo "arte" irakasgaitik hartuta daude:
Marrazkiak dira umeek egiten dituzten lehenengo obrak. Beren burua errepresentatzeko lehenengo modua izaten da, haietan umeek beren buruari buruzko datu asko ematen baitituzte. Hori dela eta, umeen marrazkiek gero eta interes handiagoa sortzen dute bai gurasoen artean, bai irakasleen artean. Honen arrazoia hauxe da: marrazkiek umeek zer sentitzen duten, zer pentsatzen duten, zer desiratzen duten, zerk kexkatzen dituen eta batez ere beren umorea eta haien barne egoera zein den adierazten dutelako.
Haurren marrazkiak, iazko plastika eskoletan ikusi genuen bezala eta bergogoratzeko asmoz, "lengoaia ezberdina, originala eta beraiek markatutako arauekin egina daude". Haurrek ez dute ikusten edo dakitena bakarrik marrazten, baizik eta irudimenean dutena ere. Eta sortu egingo dituzte mundu “errealean” inoiz egon ez diren irudiak, nahiz eta beren irudimenean posibleak bilakatu (zaldi hegalariak, espazioko izakiak, katu moreak…).

Hortaz, irudimenean dutena, ikusten dutena eta dakitenetatik aparte, sentitzen dutena ere marraztuko dute. Garrantzitsuena exageratu egingo da, ikuskorragoa egingo da, papelean presentzia markatuagoa agertuz. Askotan ideiak komunikatzeko edo irudikatzeko, forma artistikoak erabiltzen dituzte. Beraz, helburu ezberdinetarako balio dezake marrazketak, ideiak adierazteko eta sentimenduak agertzeko.