| 1. Psikomotrizitate finean. 2. Irakurketan eta idazketan. 3. Berarenganako konfiantza izaten. 4. Emozioak, sentimenduak eta sentsazioak adierazten. 5. Besteekiko eta bere buruarekiko komunikazioan. 6. Sormenean. 7. Izaeraren formakuntzan. 8. Heldutasun psikologikoan. |
2007-10-16
MARRAZKETAREN ONURAK:
Egilea:
Maitane Llano
en
17:01
0
iradokizun
Etiketak: askatasuna, bizitza, etorkizuna, haurra, onurak
MARRAZKETAREN ETAPAK:
Marrazketak etapa batzuk ditu:
1. Zirrimarraketaren etapa: 0-6 urte bitartean.
2. Eskemaren etapa: 6-9 urte bitartean.
3. Bitarteko etapa: 9-12 urte bitartean.
4. Errepresentazio espaziala: 12 urtetik aurrera.
ularra (ondoko marrazkian ikus daiteke). Umeek ukondoa artikulatzen hasten dira, horregatik gai dira zirkuluak egiteko ukondoaren eraginez. Oinarrizko zirrimarraketa ere agertzen hasten da. Honetan, erpurua erabiltzen hasten dira pintza moduan trazoa mozteko. Trazuak txikitu egiten dira, baina oraindik ez ditu kontrolatzen. Ostean forma itxiak egiten hasten dira eta kontrol sinplea lortu dutela esaten da.Hemendik aurrera forma irregularrak eta abstraktoak egingo dituzte eta hortik abiatuz, gizakien irudiekin hasiko dira:


Egilea:
Maitane Llano
en
15:21
0
iradokizun
Etiketak: aldiak, askatasuna, errespetua, garapena, haurra
UME BAT, MUNDU BAT:
Umeak oso desberdinak dira haien artean eta hori marrazkietan nabaritzen da, adibidez, eskatzen badiogu ume talde bati mendian etxe bat marrazteko, marrazki guztiak desberdinak izando dira nahiz eta oinarri bera izan.Hemen behean bideo bat ikus dezakezue. Bertan adin desberdinetako umeak daude, tenperekin margozten, baina ikus daitekenez bakoitzak bere erara erabiltzen du materiala: nagusienak beren kabuz daude,trebeak dira haien lanetan eta denbora galdu gabe margozten dute ideia zehatzak dituztelako. Txikiek, berriz, helduen laguntza behar dute, astiroago margozten dute... eta nahiz eta marrazkiak ez ikusi, seguruenik mota desberdinetakoak direla, norberak bere bizipenak dituelako eta mundua era desberdinetara ikusten duelako.
Batzuetan umeak akuilatu behar dira marrazten hastera. Akuilatzerakoan, haien pertzepzioa, adimena eta emozioak garatzen laguntzen zaie.
Egilea:
Maitane Llano
en
12:48
0
iradokizun
Etiketak: askatasuna, bizipenak, eskola, haur hezkuntza, marrazki desberdinak, ume taldea, youtube
2007-10-02
MARRAZKETAREN HISTORIA:
Marrazketa, aintzinatik gizakiok erabili dugun adierazpen modurik garrantzitsuenetariko bat izan da. Gure arbasoek harrietan eta kobazuloetako hormetan marrazki txikiak egiten zituzten beraien ideiak zabaltzeko asmoz, besteekin komunikatzeko, iritzi desberdinak adierazteko…
Denbora aurrera joan ahala, marrazkigintza forma berri asko bereganatzen joan da eta gaur egunerarte hobetzen joan da. Horregatik marrazketa objetu erreal baten errepresentazio grafikoa dela esan genezake.
Marrazketa eta umeak:
Marrazkiak dira umeek egiten dituzten lehenengo obrak. Beren burua errepresentatzeko lehenengo modua izaten da, haietan umeek beren buruari buruzko datu asko ematen baitituzte. Hori dela eta, umeen marrazkiek gero eta interes handiagoa sortzen dute bai gurasoen artean, bai irakasleen artean. Honen arrazoia hauxe da: marrazkiek umeek zer sentitzen duten, zer pentsatzen duten, zer desiratzen duten, zerk kexkatzen dituen eta batez ere beren umorea eta haien barne egoera zein den adierazten dutelako.
Hortaz, irudimenean dutena, ikusten dutena eta dakitenetatik aparte, sentitzen dutena ere marraztuko dute. Garrantzitsuena exageratu egingo da, ikuskorragoa egingo da, papelean presentzia markatuagoa agertuz. Askotan ideiak komunikatzeko edo irudikatzeko, forma artistikoak erabiltzen dituzte. Beraz, helburu ezberdinetarako balio dezake marrazketak, ideiak adierazteko eta sentimenduak agertzeko.
Egilea:
Maitane Llano
en
11:58
0
iradokizun
Etiketak: haur hezkuntza, ikasmateriala, lehenengo obrak, marrazketaren helburuak

