Behin eskola batean praktiketan nengoela, nire gelako andereñoak ekintza bat proposatu zuen musika eta marrazketa elkartuz eta horren zergatia azaldu zidan:
Haurrek musika mota desberdinak entzutean, modu batera edo bestera marrazten dute: agresibitate handiagorekin, lasaitasunez, kolore gehiagorekin, koloreak nahasiz… Eta modu horiek aztertuz, musika mota bakoitzari buruz duten iritzia igarri eta baita umeen ezinegonak ere azter daitezke.

Gelan egin zen ekintza honela planteatu zen: Haurrak lurrean eseri ziren estrazazko paper zati handi baten inguruan. Estilo desberdineko musika jarri zitzaien, esate baterako, Vivaldi, Mozart, Rock, Pop… (eskuinaldean musika mota hauen adibide batzuk dituzue, play eta ENTZUN!!) eta eskuekin margoztu zuten tenperak erabiliz. Horrela musikak sortzen dizkien sentimenduak adieraziko dituzte askatasun handiagorekin. Era honetan, umeek duten estresa, ezinegonak edota barneko kexkak kanpora ditzakete eta nolabait, lasaitu musikaren bidez eta marrazketaren bidez.
Eta horrela izan zen: marrazki batzuetan berehala sentimendu lasaiak igarri egiten ziren, koloreak ez zeuden nahasturik. Adibidez, gogoratzen dut ume batek ostadar bat margotu zuela.
Baina beste marrazki batzuetan kolore bakarra agertzen zen, bereziki bat gogoratzen dut non beltza agertzen zen marrazki zehatzik egin gabe.
Beraz, umeen marrazkien artean aldeak agertzen ziren eta ez horretan bakarrik, baizik eta haien izaeren artean eta portaeren artean ere. Argi gera dadila hau esan dezakedala ikusi nuelako eta horren lekukoa izan nintzelako.

1 comentario:
Aupa!
Interneten nengoela zure blogarekin topo egin dut. Haur hezkuntzako irakaslea naiz eta guztiz ados nago hemen azaltzen duzunarekin. Nabaritzen da gaian oso murgilduta zaudela eta gustatzen zaizula.
Segi horrela!!
Alejandra Ruiz
Publicar un comentario